Reinhold Messner mendizale ospetsuak lau haizetara zabaldu nahi du bere deia: zain dezagun mendia. Zaindu behar dugu ez badugu nahi masa-turismoak hondora eraman dezan. Goi-mendia bere ezaugarriz hustu eta arriskurik gabeko eremu atsegin, abegikor eta seguru bilakatzen ari gara, kirolak praktikatzeko parke tematiko hutsa. Hirigunera jaitsi dugu mendia. Eta horrek ez dakar ezer onik. Urteetako eskarmentua, bizipenak eta jakintza baliatuz, Messnerrek gogoeta partekatu du mendia eta natura maite duten guztiekin. Arazoaren larriaz jabetzea da lehenengo urratsa. Irtenbideak proposatzea, bigarrena. Eta horretara dator liburu hau. Liburu honek euskal mendizaleari ere emango dio zer pentsatua. Are gehiago kontuan hartuta Juanjo San Sebastian mendizaleak eta Ramon Olasagasti kazetariak idatzi dituztela, hurrenez hurren, sarrera-testua eta epilogoa.

Format
EPUB
Protection
DRM Protected
Publication date
October 11, 2023
Publisher
Collection
Page count
104
Language
Basque
EPUB ISBN
9788482168708
Paper ISBN
9788482168654
EPUB
EPUB accessibility

Accessibility features

  • Described images
  • Table of contents navigation
subscribe

About Us

About De Marque Work @ De Marque Contact Us Terms of use Privacy Policy Feedbooks.com is operated by the Diffusion Champlain SASU company