Zomorrotu

Nobelaren eta ipuin-bildumaren arteko lurralde paduratsuan kokatzen da Zomorrotu hau: bost istorio luze, barnean hainbat atal dituztenak, eta batetik bestera igarotzen diren pertsonaiak, pasadizoak, erreferentziak. Eremu lanbrotsu batean mugitzea hautatu du Aintzane Usandizagak: fokua pertsonaia batetik bestera pasatuz, perspektiba-aldaketak zalantzan jarriko digu ziurtzat geneukana, zer den erreala eta zer irudikatua. Autoeskolako irakasle sasifilosofoa, keinu bilduma egiten duen neska beti-jatorra, lesio bat eta landare asko zaindu behar dituen aita kezkatua, ikuspegi originalen bila dabilen musikaria lausoak dira pertsonaiak ere, labainkorrak haien arteko harremanak, anbiguoak sentimenduak. Bere behaketa erne, begirada ironiko eta idazkera doiaz, heldutasun handiko liburua ondu du egileak, enigmatiko bezain magnetikoa.

Format
EPUB
Protection
DRM Protected
Publication date
February 16, 2023
Publisher
Collection
Page count
168
ePub ISBN
9788413602349
Paper ISBN
9788413602332
EPUB
EPUB accessibility
The publisher has not provided information about accessibility.
subscribe

About Us

About De Marque Work @ De Marque Contact Us Terms of use Privacy Policy